Urte bete pasa den honetan

Datorren abenduan urte bat beteko da kaleak hartu genuenetik: prentsan agertu zen berri batek sutan jarri gintuen eta kaleak hartu genituen. Nolatan sexu jazarpenagatik ikertutako saskibaloi entrenatzaile bat, oraindik aktibo mantentzen zuen Lointek Gernika Saskibaloi taldeak? Nolatan ez ziren eraso berriak ekiditeko neurriak hartzen? Nolatan ez zen ezer egiten salaketa jarri zuen erasotuari babes soziala helarazteko?

Prozesu judizialak motel, oso motel, aurrera doa eta behar den indarra emateko,  aurten ere, abenduaren 14an, manifestazio berria deitu dugu. Ozen esango dugu berriro be: gu sinisten zaittugu eta zurekin gaude! Erasotzailerik ez, ez hemen, ez inon! Gora borroka feminista!



Iruzkinak

Mezu ezagunak