Herritar gehiagok kontatu nahi izan digute zergatik atxiki diren

Lehenengo biderrez entere nintzenetik, ez neban inungo zalantzarik eukin biktimien testigantzieri buruz. Biktimieri babesa eskaintzeko atxikitzen naz manifestaziñora, urte askotan eraso isildue izen dalako, ta ahotsa altxe bida destabutzeko. Abusu sexualak isilduek izeten direnien, asko sufritzen da, horregaitzik herrixen babesa bida biktimie babesteko eta erasotzailie kanporarazteko herritik. Ganera, erasotzailie urtietan ibili da herritxik trankil trankil inpunitate guztizegaz, eta eztot gure nire herrixen irudize zikindu nahi: klaru itzi bigu manifestaziño honegaz eztogula gure erasotzailerik ez konplizerik.

Nora Candina


Ni, María Luisa Urrrestarazu naiz eta sexu indarkeriari buruz ondorengo hitzak esan nahi nituzke:
Ezin dut ulertu zelan gerta daitezkeen sexu indarkeriarik edozein pertsonengan, berdin gizon, emakume zein ume; batez ere erasotuak umeak direnean, baina are larriagoa dela deritzot gizartearen erantzuna epela denean eta zalantzan hartzen denean biktimaren testigantza.
Nire buruak ezin dezake hori asimilatu eta ez dut asimilatu nahi ere.
Zelako gizarterantza goaz, batzuk erasotzaileek, dena aske eta biktimek lotsa eta beldurragaitik ixildu beharreko gizarte batera? EZ, ESKERRIK ASKO!!
NIK SINISTEN ZAITUT!!

Maria Luisa Urrestarazu


Indarkeria martxista kasu oso larri eta hurbilekoa dalako, eta agerixen izten deuelako erasotzailie babesteko prest dauela gizartien parte bat. Ganera, nerabe kirolari izenda beste club batzutan be entrenatzailien eta ingurukuen aldetik jaso izen doguzen jarrera sexistak, komentarixuek eta sexualizaziñoa gogorarazten eta identifikaten laguntzen dosku.

Libe, 25 urte


Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Mezu ezagunak