Umeenganako indarkeriaren aurrean, entzun eta erantzun!
Aurtengo Azaroak 25eko leloa horixe izan dugu.
Hemen👇, egin genuen ekitaldiaren hasiera:
Eta irakurketa:
SSSSShhhhh! Dio erasotzaileak, gure arteko sekretua da SSSShhhh! Dio turnoko profesionalak, agian gaizki interpretatu duzu gertatutakoa. SSSShhhh! Dio senideak, familia apurtuko duzu hori kontatzen baduzu. SSShhh! Esaten dio barrenak, pasako da, nire errua ere bada, ez du intentzio txarrarekin egiten, kontatzen badut ez didate sinistuko.
SS, SS ta SS. Sekretua bermatuta, betirako.
Sekretua, errua eta etengabeko birbiktimizazioa.
Sekretu gehiegi dauzkagu gure inguruan. Datuek diotena egia bada, hemen eta orain, umetan erasotua izan den pertsona bat baino gehiago dauzkagu gure artean. Gogorra, ezta?
Urte bete ere ez da pasatu orain dela bi hamarkada Gernikako ume izan zen emakumearen errelatoa ezagutu genuenetik. Gertatutakoa kontatzeko adorea batzea lortu zuen berak, eta guk kontatutakoa sinisteko hautua hartu gendun orduan, eta min gehiegi egiten duten sekretu hoiek askatzeko bidea horixe dela ulertu dugu ondoren. Guk sinisten zaittugu! Lelo bat baino gehiago, ariketa politiko bihurtu dugu, eta honekin entzutea ariketa aktibo bihurtu nahi izan dugu.
Umeenganako indarkeriaren aurrean, entzun eta erantzun! diogu aurton indarkeria matxisten kontrako nazioarteko egun honetan. Umeenganako indarkeriak oinarri patriarkalak dauzka, eta berau munduan zehar zabalduta dago. Drama global batetaz hitz egiten ari gara. Kolonbian, esaterako, hilabete honetararte legalak izan dira derrigorrezko ezkontzak. Beste lurralde askotan, indarrean jarraitzen dute oraindik, ordea. Mundu mailako umeen salerosketa sareen berri ere izaten dugu tarteka albistegietan, edo elizaren barruan emandako erasoen kopuruak gora egiten du etengabe, han eta hemen.
Erasotzaile eta pederasta orori, mezu zuzena: aurrean gaituzue eta izango gaituzue! Orain, inoiz baino gehiago.
Izan ere, geurera etorrita, hego Euskal Herrian oraintxu ireki dituzten indarkeria sexuala artatzeko zentroak dagoeneko gainezka daudela jakin izan dugu. Gizarteari dagokigu errealitate hau aintzat hartzea eta haren aurrean mobilizatzea. Erasotu bakar bat ere, sekretua gordetzera behartuta egon ez dadin.
Urratsak ematen ari gara pixkanaka. Guk sinisten zaittugu, eta zurekin gaude ! lelopean abenduaren 14rako deitu dugun manifestazioak xx norbanako eta xx eragileren atxekimendua jaso ditu jada.
Hala da be, lan asko dago egiteko. Gu, gurera! Entzun eta erantzun. Hartu dezagun ardura eta errealitatea feminismotik irauli dezagun !
GORA AUTODEFENTSA FEMINISTA! GORA BORROKA FEMINISTA!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina